BESTELAKOAK

“TopaEguna” Soraluzen

Datorren larunbatean, hilak 28, Deba bailarako euskara elkarteek eta Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta ospatuko da euskaltzaleontzako TopaEguna, Soraluzen.

Euskara elkarteen mugimenduaren festa izango da egun horretakoa eta era berean, euskaltzale guztientzako bilgune. Horretarako egun osorako egitarau zabala programatu dute antolatzaileek.

Bereziki hiru hitzordu nabarmendu dituzte:
Goizeko 11:00etan Soraluzeko zubian harrera ekitaldia egingo da. Geroago, eguerdiko 12:00etan, Herri Antzokian Jon Sarasuak Pamiela argitaletxearekin argitaratuko duen Hiztunpolisa saiakera berriaren gaineko hitzaldia izango da, eta egileak berak euskaltasunaren norabideaz apunteak luzatuko ditu.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera eguneko ekitaldi nagusia etorriko da. Bertan euskara elkarteen mugimenduko eta Topaguneko ordezkariek hartuko dute hitza eta bestelako kultur emanaldiak ere izango dira.

Gauean, amaiera borobila emango zaio jardunaldiari Kokein eta Gosek eskainiko duten kontzertuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button