BESTELAKOAK

Lekeitioko Margo Lehiaketaren V. Biurtekoa

Lekeitioko Udalak eta Kitto elkarteak Margo lehiaketaren V. biurtekoa ospatuko dute aurten, maiatzaren 31an, hain zuzen. 
Edizio honetan, portua eta alde zaharra izango dira gaiak eta beti bezala, euskarriaren tamaina librea izango da, eta kolorezko atzealdea izan dezake. Edonork parte har dezake, eta ez dago adin mugarik. Euskarri bat baino gehiago zigilatu daiteke, baina obra bat bakarrik aurkeztu.

Euskarrien zigilatzea Barandiaran aretoan egingo da, udaletxe azpian, maiatzaren 31n, goizeko 9:00etatik 10:00ak bitartean.

Lan amaituak Barandiaran aretoan entregatuko dira, sinatuta, 14:00etatik 14:30era. Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 15:00etan emango da toki berean.

Sari nagusia 1200 € izango da, eta gero 300 euroko accesitak egongo dira. Herriko onenak ere 200 € eskuratuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button