ESZENA

"Haur Kabareta" gaur Usurbilen

Gaur berton ikusgai egongo da Usurbilen Ines M. Iturrate, Santi Ortega eta Ainhoa Pineda antzezle dituen Haur Kabareta. Gure protagonistak, haurrak bezain xalo, hor ariko dira jo eta su entzule-ikusleak beraien kantuetan sarrarazten.

Haurrei bidea jarriko diete musikarekin jolas egiteko, edonork izango du aukera maisu handia izateko eta edozer gauzarekin musika sortu eta konpartitzeko.

Haur Kabaretak, Mi Cabeza que Hablak sortutako musika pepinofonikoa deritzon musikan zehar eginiko ibilbidea aurkezten du, barazkiekin sortutako musika hain zuzen ere. Antzezlanarentzat kantu berriak sortu dituzte espresuki, jokoa eta ikus-entzuleen parte-hartzea bultzarazteko grinarekin. Abestietan helduen mundua ironizatzen da modu zuzenean.

Ikuskizunak diziplina anitzeko izaera du, bai dantza eta baita txotxongiloei bere esparrua eskaintzen baitzaie. Elementu guzti hauek baturik eta bitxikeri batetik bestera salto eginez antzezle eta musikariek Haur Kabaretak duen magia garatzea lortzen dute.

KomunikArtez-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button