ARTEA

Emakumearen papera eremu artistikoan aldarrikatzeko ekintza

Maiatzaren 18an, eta Museoen Nazioarteko Egunarekin bat, A Plataformak ekintza bat egingo du Bilboko arte museo nagusietan, emakumearen papera esparru artistikoan aldarrikatzeko xedearekin.

Hala, Arte Ederren Museotik eta Don Diego Lopez de Haro plazarainoko ibilbidean dauden eskultura publikoetan, Guggenheim Museokoaren inguruan daudenak ahaztu gabe, banderak jarriko dituzte A Plataformako kideek. “Ekintza honekin geure arte guneen aldarrikapena egin nahi dugu. Bilboko hirian gaur egungo arte sisteman dauden espazio publikoak konkistatzean datza gure ekintza”.

Horretarako, bertaratuko direnek media beltzak (buruan jartzeko) eta erratz-makila eta trapu zuri karratu bat (80cm x 80cm) eraman beharko dituzte. “Material horrekin geure bandera egingo dugu A Plataformaren logo berria estreinatuz”. Hitzordua 10:00etan izango da Doña Casilda parkeko pergolan.

“A Plataforma artista eta eragile artistiko taldea gara eta geure asmoa testuinguru artistikoan eragitea da, emakumearen presentziaren eragin handiagoa eta gure lana berdintasun egoeran garatzea aldarrikatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button