BESTELAKOAK

Ikasketa artistikoak zabaltzeko laguntzak, Nafarroan

Nafarroako Kultura eta Kirol Departamentuak, Kultur Ekintza Zerbitzuaren bidez, Ágorart-2021 izeneko arte-ikasketak zabaltzeko beken deialdia onartu du. Beka hauen xedea da 30 urte bitarteko ikasle nafarrei aukera ematea arte ikasketetan sakontzeko, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan. Eskaerak egiteko epea ekainaren 11n amaituko da.

Deialdian zortzi beka eskaintzen dira, honakoak: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako eta hiru musikarako, bai eta kasuan kasuko luzapenak ere.

Onuraduna izateko beharrezkoa izango da nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2020ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta egoera horri eustea bekak irauten duen bitartean eta 30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean. Gainera baldintza hauetako bat bete beharko da: beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, arlo horretako ikasketa titulu ofizialaren jabe izatea.

Eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan aurkeztu ahalko dira.

Jakingarri guztiak boletin honetan dituzue argitaraturik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button