BESTELAKOAK

1912ko galarrenaren mendeurrenaren gaineko ekitaldiak

Lekeitioko herriak 1912ko abuztuaren 12an gertaturiko galarrenaren 100. urteurrena gogoratzeko egitarau kultural interesgarria ondu du abenduaren 23a bitarte.

Hala, iragan abenduaren 6an, 1912ko Galarrena izenburuko erakusketa inauguratu zuten Barandiaran aretoan. Egun berean, Edorta Jimenezek zorigaiztoko gertaera honen gaineko berbaldia eman zuen Azkue Aretoan.

Abenduaren 14an ostera, Alberto Bilbao Ariztimuñoren Bermeo 1912 film laburra proiektatuko da Azkue aretoan, 19:30etan. Zapatuan, abenduak 15, Jabi Elortegik zuzendutako Galerna, ekaitz ezezaguna dokumentala ikusi ahalko da.

1912ko Galarrena gogoratu nahi duen programa hau abenduaren 23an amaituko da erakusketaren itxierarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button