BERTSOTAN

Igor Elortza onena, Donibane Lohizunen

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren baitan jokatu den Donibane Lohizuneko saioan 710 puntu eskuratu ditu Igor Elortzak. Jarraian honela geratu da sailkapena: 707,5 puntu eskuratu ditu Maialen Lujanbiok; 671 Julio Sotok; Jone Uriak 668,5 erdietsi ditu; 634,5 Agin Laburuk; eta 633,5 izan dira Iñaki Apalategirentzat.

Iruñeko saioa baino ez da geratzen Barakaldon izango diren finalistak ezagutzeko, hortaz Barakaldoko finalerako tartea geroa eta laburragoa da.

Datorren larunbatean, Iruñean jakingo da nortzuk izango diren finalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button