LITERATURA

Donostian “Liburuaren Nazioarteko Eguna” ospatzeko jarduerak berrantolatu dira

Bihar, hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta birusak ekarritako egoera bereziaren ondorioz Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko aurreikusita zeuden jarduerak berrantolatu dira Donostian. Horrexegatik, Donostia Kulturak programazioa berezi bat sortu du on line data horri begira.

Urtero antolatzen den Liburu Azoka bertan behera gelditu da, baina horren ordez bestelako ekimenak atondu dira, goiz goizean hasiko direnak DK Irratiko Ispilu Beltza irratsaioarekin. Eguerdian, 12:00etan, Ana Malagon idazlearen Hau ere pasako da kontakizun labur argitaragabea entzun ahalko da, eta 13:00ean, Mikel Casal ilustratzaileak Liburuaren Nazioarteko Egunerako egin duen irudia erakutsiko da.
Arratsaldeko 16:00etan, Amaia Puin kontalariaren eskutik eta Ipuinaren Ordua saioaren barruan, Loreren borobiltxoak ipuina entzungai izango da.
17:00etan, gazteentzat, Liburu Challenge Go!azeneko Lorea Intxausti, Xanti Korkostegi eta Markel Sainz aktoreekin. Eta 19:00etan, egunari amaiera emateko, Antzokia Etxean programan Amaia Lizarralderen Diario de una prueba antzezlana jarriko da ikusgai Donostia Kulturak Youtube, Instagram eta Facebook guneetan dituen kanaletan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button