ARTEA

Ignacio Larraren lanak Echeberria galerian

Ignacio Larra (Caracas,1954) artista Donostiako galeria artatsuaren protagonista izango da hil honetan.

Juan Larramendiren semea da eta honek detektatu zuen semearengan margolanarekiko pasioa.
Madriletik pasatu ostean Amsterdam hirira joan zen eta han Ignacio Larra pintorea jaiotzen zen.

Bere lanetan, Holandako eta pintura flamenkoa bere horretan agertzen da; intimoa, landua eta sinboloz beterik. Hala, bere gisan, antzinako erretabloak osatzen hasten da, eta era berean bere gai propioei lekua uzten.

Beranduago azaleratuko dira irudi alaiagoak, musikalagoak, dostagarriagoak, non laku izoztuak edota errenazimenduaren koreografiak agertuko dituen.

Bere margolanetan higidura eta mugimenduak, barrokismoa, eta kolore eta itzalen saturazioa nabarmentzen dira.

Madrileko eta Donostiako Echeberria galerietan paratu ditu bere lanak. Aurten gainera, Cultura Viva Pintura Sari Nazionala eman zaio, eta beste modu batean ezin daiteke izan, baina bere obrak, bilduma pribatu garrantzitsuenetan topa daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button