IKUS-ENTZUN

Zinebik ekoizturiko lanak Malago Zinemaldian

2015ean, Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak ekoiztu zituen Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día (7 miradas y una ciudad) eta Distantziak talde filmak, ostiral honetan, apirilaren 22an, hasiko den Malagako Jaialdian pantailaratuko dira.

Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día (7 miradas y una ciudad) lana osatzen duten film laburrak Pedro Olearen Zonbi Eguna, Javier Rebolloren El amigo imaginario, Enrique Urbizuren Misterio en el parque de Doña Casilda, Mikel Ruedaren Caminan, Luis Maríasen Amatxu Maitea, Imanol Uriberen Parpadeos eta Sra. Polaroiskaren Los ocho pecados capitales dira.

Hauek apirilaren 27an eskainiko dira Picasso Museoko Auditorioan, arratsaldeko 18:00etan, eta 28an Albeniz zine aretoan, arratsaldeko 17:30ean, Estreinaldi Bereziak sekzioan. Distantziak lanari dagokionez, apirilaren 28rako programatu da, Dokumental Berezien barruan. Emanaldia Echegaray Antzokian izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Azken lan hau, lau zinegile gaztek egindako talde filmaren izenburua da: Maddi Barber, Cris Ezquerra, Aitor Gametxo eta Jesus Mª Palacios. “Bakoitzak gaur egun zinea egiteko duen modu pertsonala besteekin batera lantzen duten lau zinegile gazte dira. Zine erabat pertsonala, jardunbide dokumentaletan lehen pertsonak duen gero eta subjektibizazio eta presentzia handiagoa agerian utziz, ezarritako diskurtso ofizialaren aurreko erresistentzia gisa”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button