MUSIKA

Soinu esperimentazioaren inguruko jardunaldiak, Azkuna Zentroan

Ostiraletik igandera, soinu-sorkuntzari eta inprobisazioari buruzko hiruhileko saio trinkoak egingo dituzte Bilboko Azkuna Zentroan. Miguel A. Garcia Xedh soinu-artista gasteiztarrak gidatuko ditu jardunaldiak, Enrike Hurtado Mendieta eta Oier Iruretagoienaren laguntzaz.

Ariketa praktikoak egingo dira jardunaldiotan, inprobisazio libretik abiatuz, helburu jakinik gabe. Azkuna Zentroaren arabera, “laborategi honen bidez, kontzientzia piztu nahi dugu soinuak entzuteko, musika normalaren bideetatik kanpo sormena garatzeko. Horrez gain, soinu-sorkuntzako oinarrizko alderdiez hausnarketa egin nahi dugu (isiltasuna-soinua-denbora), eta hainbat aukera eman nahi ditugu soinua lantzeko, hizkuntza estandarizatuaren aginduetatik harantz doan pertzepzio-kontzientzia lortu nahian. Oraingoan, inprobisazio hutsa lantzeaz gain, mapa (partitura) bat ere erabiliko dugu, pieza bat jendaurrean aurkezteko xedez”.

Topaketa horietan parte hartu nahi dutenek tresna edo bestelako soinu-gailuren bat eraman beharko dute, bai eta anplifikadorea ere.

Izena emateko: azkunazentroa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button