BESTELAKOAK

“Ideiak Martxan” lehiaketan zortzi egitasmo saritu dira

Udaleko Euskara, Kirol eta Gazteria Sailak Bilboko gazteek izan ditzakeen ideien garapenean lagundu nahi du Ideiak Martxan lehiaketaren bidez. Helburuak oso argiak dira: Bilboko gazteen eta gazteen kolektiboen sormen-ekimenen garapenari laguntzea, eta horrekin batera Bilboko bizitza soziala eta kulturala aberastea.

Gaur goizean, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkari Oihane Agirregoitiak, gazte sustatzaileekin batera, Ideiak Martxan udal lehiaketan saritutako proposamenik ausartenak eta interesgarrienak aurkeztu ditu Bilboko Udaleko prentsa aretoan.

Egitasmo guztiek honako gaiei badagozkie: ikus-entzunezkoak (zinea, bideoa, irratia eta telebista), arte eszenikoak edo bisualak (antzerkia, dantza, pintura…), musika, diseinua (diseinu grafikoa, interaktiboa, moda…), literatura, softwarea, bideo-jokoak, multimedia, internet, arkitektura eta hirigintza, komunikazioa, jarduera soziokulturalak, gizarte arloko berrikuntza (partaidetza, kontsumoa, osasuna, turismoa, aisia,…), eta zientzia eta teknologia (matematikak, ingeniaritza, efizientzia energetikoa, digitala,…) eta abar.

Guztira 32 proiektu aurkeztu dira eta Bilboko Udalak, egitasmo sortzaile propioak bultzatze aldera bideratutako Ideiak Martxan saritutako zortzi egitasmo aurkeztuko ditu. Saritutako ekimenak honakoak izan dira: USE-IT, Ibilbide Atseginen Mapa, Panorama, Iturfest, Bilbao Kultur Bai, Bilbao Fonografikoa, Buztin Kulturalak, eta 100 eskailera igotzea.
Guztien gaineko informazio zehatzagoa hemen eskuratu ahal duzue.

Proposamenak urte osoan ibili dira garatzen eta guztiek parte hartuko dute  Bilborocken, azaroaren 20an egingo den festa batean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button