BESTELAKOAK

“Ideiak Martxan”, ekimen berriak sortzeko laguntza

Ideiak Martxan Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak sustatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako deialdia da. Eta haren bidez, bilbotar gazteentzako udal programazioa aberastu nahi da, gazteek proposatutako ekimenen bidez.

Gazteek bakarka nahiz taldean parte hartu ahal izango dute (14 eta 35 urte bitartekoak). Udalerrirako interesgarriak eta lagungarriak diren proiektu sortzaileak eta berritzaileak onartuko dira, gai hauen inguruan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, eszenikoak, musika, literatura, diseinua (grafikoa, interaktiboa, moda etab.), arkitektura, hirigintza eta ondarea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, zientzia eta teknologia (matematikak, ingeniaritza, eraginkortasun energetikoa, digitala…), kirola eta jarduera fisikoa, eta abar.

Deialdiaren oinarriak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button