LITERATURA

Idazketa sortzaileari buruzko tailerra egingo dute Donostian

UPV/EHUk urtero antolatu ohi dituen Udako Ikastaroen baitan, idazketa sortzailearen gaineko tailerra izango da abuztuaren 1ean Donostiako Miramar Jauregian. Tailerra Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak zuzenduko du NitikGura (T) izenburupean.

Tailerraren xedea sortze-prozesura gerturatzea da joko dinamikoen bitartez, banakako lana talde lanarekin tartekatuz. “Idazketa sortzaileak, barruan dugun ahots gordearekin konektatzen laguntzen digu eta, idazketa tailerrak, berriz, bakoitzaren NI-tik datorren ahots propio hori besteekin konpartitu eta GU komun bat eraikitzen”.

Horretaz gainera, literaturaren oinarrizko kategoriak izango dituzte aztergai testu laburrak sortzeko. Azkenik, zenbait idazleren testuak ere erabiliko dituzte literatur genero desberdinen baliabideak lan-tresna bilakatzeko xedearekin.

Ikastaroarekin loturiko detaile guztiak (matrikula epea, prezioa eta bestelakoak) UPV/EHUren Udako Ikastaroen webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button