MUSIKA

Lurrazpiko musika azaleratuko da Donostian

Donostiako Ayo Silver! zigiluak antolatutako Lurrazpiko Festaren bigarren edizioa otsailaren 7 eta 8an izango da. Bertan estatuko nahiz kanpoko lurrazpiko doinu potenteenak bilduko dira.

Edizio honetako kartelak 13 artista bilduko ditu, eta hiriko hiru aretotara hedatuko da: Gazteszena, festa nagusia gauzatuko den gunea, 8an, Doka aretoa, aurkezpen festarako 7an (kartelaren hiru talderekin) eta Le Bukowski, 8an, merendola kontzertu izango duena.

Honatx kontzertuen data eta ordutegiak: otsailak 7, Doka Antzokian, 20:30etik aurrera, Juventud Juché, Viva Bazooka eta Los Claveles.

Larunbata, berriz, jaialdiko egun nagusia izango da; hala, arratsalde partean, 18:00etan, Le Bukowski klubean, merendola musikala izango da, Banda Crucero eta Las Sfintters taldeen eskutik, 18:00etan.

Gaur partean, halaber, karteleko izen garrantzitsuenak izango dira Gazteszenako agertokian, 20:00etatik aurrera: The Garden; Bananas; Mark Sultan; Los Punsetes; The Limiñanas;
Mujeres; Fasenuova, eta, azkenik, Katza disko-jartzailea.

Informazio osoa Ayosilver.com-en aurkituko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button