Nontzeberri

Komikiaren inguruko guztia, Basaurin

Komikiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatzen ibili ostean, diziplina horri bultzada bat ematea pentsatu dute Basaurin, eta xede horrekin sortu da Basauri Komik, komikiaren inguruan hainbat jarduera bilduko dituen ekimena.

Lehen hitzordua joan den astean izan zen Arizko Dorretxean burutu zen hitzaldiarekin, Rober Garay: Del Comic al Arte Bruto. Bestetik, martxoaren 31n Ganorabako Komiki Lehiaketan parte hartzeko epea ere amaitzen da.

Eta datorren hilera salto eginez, apirilaren 28an, Basauri Komik Azoka egingo da (bigarren eskuko, okasio, bildumazaleen eta auto-argitaratutako komiki azoka) Arizko Dorretxean. Azoka hau, komikien erakusketa eta salerosketara zuzenduta dago. Erakusmahaia enpresa zein partikularrek jarri ahal izango dute, ondorengo kategoria batean sartzen den materiala eskaintzen baldin badute: bigarren eskuko komikiak, okasio komikiak, bildumazaleen komikiak edota auto-argitaratutako komikiak.

Maiatzaren 2tik 30era, Pozokoetxe Kultur Etxean, Ganorabako Komiki Lehiaketaren irabazleen lanen erakusketa paratuko da. Eta azkenik, maiatzaren 8an, 19:00etan, Arizko Dorretxean, Fernando Taranconek hitzaldia eskainiko du: Astiberri, pasado y futuro de la editorial.

Informazio guztia, hemen ere eskuratu ahalko duzue.

Exit mobile version