
Euskaditalia erakundeak Zinecittà Italiako zinema garaikideari buruzko zikloa ondu du, Bilboko Udalaren Kultura Sailaren, Zinebi jaialdiaren, BBK aretoaren eta Erromako Istituto Luce erakundearen laguntzarekin.
Hala, bihar, etzi eta etzidamu, hiru film garaikide pantailaratuko dira Bilboko BBK aretoan.
Bihar, Pierfrancesco Dilibertoren La mafia uccide solo d’estate izango da ikusgai. 2014an, Europar Zinemaren Komediarik Onenaren saria eskuratu zuen. “Forrest Gum italiar erara, Cristina Capotondi antzezle duela”.
Etzi, Giacomo Leopardi poetaren inguruko Il giovane favoloso (Leopardi) aurkeztuko dute, eta, azkenik etzidamu, Edoardo Maria Falcone zinegilearen Se Dio vuole. Andrea historiako ikasle bikainaren istorioa kontatzen du Falconere estreinako lanak. Andreak, hain zuzen, etxekoak asaldatuko ditu abadea izan nahi duela iragartzean.
Informazio gehiago: euskaditalia.com.



