ARTEA

Ibarrolaren ura, burdina, sua eta airea

Ibarrola itsasadarrean: ura, burdina, sua eta airea izeneko erakusketa zabaldu dute Bilboko Itsamuseum aretoan.

Agustin Ibarrolaren erakusketa horretan itsasoaren eta industriaren arloko gaiak jorratzen dituen marrazki eta formatu handiko olio-pinturak ikus daitezke; “70eko hamarkadan egindako lanak dira, artistaren epe ezaguna, liluratu zuten itsasadarra eta paisaia industrialaren estetika ezaugarri dituenak”.

Artistak zuen estilo nabarmen horretan ontziolak, arraunak, dikeak, itsasontziak, galdategiak, tximiniak, langileak lanean eta abar pintatu zituen, “sua eta burdinari omenaldi bat, baina baita ura eta aireari ere”.

Duela urte batzuk, eta erakusketaren katalogoak azaltzen duenez, artistak honakoa idatzi zuen: “langileen semea izateagatik eta neu ere halaxe izateagatik beti interesatu izan zait gizakiak bere lanarekin taxutu izan duen guztia. Gaztetatik agertu izan da nire pinturetan fabriken, tresnen, artisau-formen mundua, euren ehundurekin, materialtasunarekin, koloreekin”.

Erakusketaren antolatzaileek adierazi duten moduan “erakusketa ez da soilik iraganeko memoria estetikoa berreskuratzeko ariketa bat. Askoz gehiago da. Bizitzea egokitu zaion garaiarekin konprometitutako sortzaile baten sustrai humanistak eta sozialak aldarrikatzen ditu bere protagonisten berdintasun eta justiziaren kezketan”.

Erakusketa 2022ko urtarrilera arte ikusgai egongo da Itsamuseum aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button