MUSIKA

Jazzaren inguruko bidaia bisuala

San Telmo Museoko Laborategiak Jazzaldiko sei hamarkadatako bidaia proposatu nahi du bertan zabaldu den Jazzaldia. Irudi bidai erakusketaren bidez (irailaren 28ra bitarte ikusgai).

Erakusketa Lolo Vasco Jazzaldiko egungo argazkilariak komisariatu du, eta bertan, 1966an burututako lehen ediziotik 2024ra bitarteko 200 irudi baino gehiago biltzen dira.

“1964ko maiatzean, Imanol Olaizola, Kultur eta Turismo Ekintzetxeko (KTE) Musika Batzordeko arduraduna, Count Basie eta bere Big Band-en kontzertu batean izan zen Parisko Salle Pleyel-en eta, entzuleen pozak harrituta, musika hori Donostiara ekartzea proposatu zuen. Hainbat saiakera egin ondoren, 1966ko irailaren 10ean entzun zen jaialdi beterano honen lehen nota musikala, Europako jazzaren udako topagune garrantzitsuenetako bat bihurtu dena. Lehen kudeatzaileen lan onak eta gogo biziak lortu zuten jaialdi honen ibilbidean mugarri izan diren arrakasta handietako lehena: Trinitate plazan kokatu zuten. Ordutik, hiria musikaz betetzeko asmoz, Jazzaldiak hainbat gunetan banatzen ditu agertokiak, gero eta publiko jendetsuago eta heterogeneoagora iristeko”.

Erakusketa osatzen duten irudi gehienak Jazzaldiko argazki artxibokoak dira, Antonio Alonso, Iñaki Aguirre, Hilario Garrudo, Pedro Párraga eta Lolo Vasco argazkilariek eginak. Horiekin batera argazkilari freelanceren lanak ere badaude: José Horna, Davit Amunarriz, Inma Casanellas, Joan Cortés, Guille García, Jokin Fernández, Iñaki Luis, Antonio Torres, Pepe Mateo, Juan G Andrés,….

Ekimenaren antolatzaileek adierazi duten moduan, “Erakusketa bidaia bisuala da, ez kronologikoa, Jazzaldiko eszenatokietan bizi izan diren une berezienetako batzuengatik, jaialditik igaro diren artista nagusien erretratuekin. Donostiako historia hurbilaren parte den irudi sorta bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button