BERTSOTAN

I. Bertsopaper-lehiaketa, Iruñean

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko I. Bertsopaper-lehiaketarako deia egin dute. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Lehiaketak hiru kategoria bilduko ditu, eta bakoitzean, hiru sari banatuko dira. Parte hartuko dutenak Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi direnak dira, eta aurkeztuko dituzten lanak gai eta neurri librekoak izango dira, euskaraz, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Halaber, bertsoen doinua zehaztu beharko da.

Kategoriak urteen arabera egingo dira, eta hala, C kategoria 2002an edo lehenago jaiotakoei zuzentzen zaie. Lan bakarra aurkeztuko dute, gutxienez 12 bertsokoa, eta gehienez 20koa. Kategoria horretako sariak honakoak dira: lehen saria 1.500 euro; bigarrena, 1.000 euro, eta hirugarrena, 500 euro.
B kategorian, 2003 eta 2006 artean jaiotakoentzat da.  Hor, gehienez 3 lan aurkeztuko dituzte, 4 eta 8 bertso artekoak. Kasu honetan, lehen saria 350 euro da; bigarrena, 200 euro, eta hirugarrena, 150 euro.
Eta A kategoria 2007an edo ondoren jaiotakoei zuzentzen zaie. Gehienez 3 lan aurkeztuko dituzte, eta 2 bertso gutxienez eta 4 gehienez idatzi beharko dituzte. Lehen saria 150 euroko kultura-bonoa da; bigarrena 100 eurokoa, eta hirugarrena 50 eurokoa.

Sari-banaketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak azaroan antolatzen duten Bertsoaroa zikloan egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu