ESZENA

Euskal Eszenaren Sustapenerako Plana

ESKENA-Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak, Euskal Eszenaren Nazioartekotze Sustapenerako Planaren barne antolatutako ekimenek aste honetan izango dute jarraipena, hain zuzen abenduaren 16an, ostiralez, izango den saio informatiboarekin. Harrobia-Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroan izango den jardunaldian burututako bi egitasmoren berri emango da, 2016ko Europako Hiriburu Kulturalarena eta Iparraldeko hainbat udalerritan burutzen dutena, alegia. Ekitaldietako partaideak, Europar Batasunak bultzatu edo lagundutako egitasmoen berri izango dute ere.

Euskal Sorkuntza Eszenikoaren kanpo sustapena indartzeko asmoz sortutako egitasmo honek, iragan irailean burututako Nazioartekotze Tailerrak eta 2010eran zehar antolatutako ekimenenei jarraipena emango die. Horrelako jardunaldiekin, antzerki eta dantza sorkuntzak Euskadi eta Estatu espainiarretik kanpo hedatzeko ezaupide eta teknika desberdinak eskaintzen zaie partaideei.

Saio informatibo honetara gonbidatuak daude, Euskal Autonomia Erkidegoko zein Estatu espainiarreko antzerki konpainietako kideak, ADDE-Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartekoak, Artekale-Kale Arteen Elkartekoak, Euskal Aktoreen Batasunako bazkideak, Eusko Jaurlaritza edo Arte Eszenikoekin zer ikusia duten artista eta kudeatzaileak.

Prestatutako ekitaldiak goizeko hamarretan hasiko dira, Mikel Toral, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaria, eta Amaia Ibañez, ESKENAko Gerenteak egingo duten aurkezpenarekin. Jarraian hastapeneko hitzaldiari ekingo dio Camila de Epalza Azquetak, Europar Batasunean Euskadiko Ordezkaritzako teknikaria. Bigarren hitzaldia Eva Salaberria Artanok egingo du. Azken solasaldia Helene Bourghignon, Ipar Euskal Herriko Hegoaldeko Udalerrien Mankomunitateko Kultura arduradunak emango du, Arte eszenikoen sorkuntza garaikidearen inguruko sentsibilizazio eta bultzatzeko egitasmoa izenburupean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button