LITERATURA

“Tapper bikiak gerran”, gazteentzako nobedadea

Elkar argitaletxeak Geoff Rodkey gidoilari estatubatuarraren Tapper bikiak gerran lana plazaratu du, Danele Sarriugarte itzultzaile eta idazleak euskaratua.

Argitaletxeak iragarri duenez, “umore alai eta ganberroa erakusten digute New Yorkeko gaztetxo hauek, elkarri gerra deklaratzen. Tartean izango dira eskolako haserreak, arrain ustelak, gurasoekiko harremanak, bideo-jokoak…”.

Geoff Rodkey telebista eta zinemako gidoilaria da, eta egun, New Yorken bizi da; Daddy Day Care (2003) eta The Shaggy Dog (2006) filmen testuak idatzi ditu, besteak beste.

Sarriugarte, berriz, Elgoibarren jaio zen 1989an, eta Erraiak liburua argitaratu zuen 2014an. Horretaz gain, Elearazi itzulpengintzari buruzko blogaren arduradunetako bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button