BESTELAKOAK

Mangamore-ren aurtengo ediziorako kartel lehiaketa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

Parte hartzeko interesa dutenek posta elektronikoz bidali beharko dute kartelaren diseinua honako helbidera, 4Mb baino tamaina txikiagoa daukan jpg-an, eta martxoaren 18a baino lehen.
Egun horretan hasi eta martxoaren 30era arte, gustukoen dituzten kartelak aukeratu ahalko dituzte erabiltzaileek Facebooken bidez.

Bozketaren azken egunean eguerdiko ordu batetik aurrera jakingo da zein den kartel irabazlea, orduan amaituko baita botoa emateko epea.
Posta elektronikoz bidaltzen den diseinuaz aparte, jatorrizko bertsioa eduki beharko dute egileek, eta irabazleari jatorrizko hori eskatuko zaio. Baldintza hauek bete behar ditu: Tamaina, gutxienez, 50 x 50 cm izango da (ez du zertan proportzionaltasun hori mantendu), Mangamore'10 testua agertuko da bertan, eta euskarria digitala izango da (jpg, pdf edo psd formatua). Irabazle gertatzen den kartela jardunaldiak iragartzeko karteleria guztian erabiltzera konprometitzen dira antolatzaileak.

VK Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button