IKUS-ENTZUN

Huhezinemaren hamabigarren edizioko saridunak

Goraino bete zen Aretxabaletako Arkupe Aretoa Huhezinema Euskal Film Laburren 12. edizioaren azken egunean: zinema zaleak, Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak, film laburren egileak, babesleak….

Une horretan, Sail Ofizialeko film laburrak ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek: Agnés (Irati Elortondo), Un agujero en el muro (Carlos Moure), Tximeletaren hegaldia (Amaia San Sebastian), Ama (Josu Martinez), Shell Phone (Miren Mujika), Gogor atzea (Oier Fuentes), Ancora Lucciole (Maria Elorza), Asfixia (Leire Egaña), Zain (Pello Gutierrez) eta Minutuak (Mikel Uralde Arrue).

Honako hauek izan dira Huhezinemako 12. edizioaren irabazleak: Kutixi Saria (400€): Urtea joan da (Egoitz D. Ibargoitia); Ikusleen Saria (100€): Babarrun txapelketa (Julen de la Serna). MU Ikasleen Sailaren barruan, Fikzio Onenaren Saria (300€): Erroak (Ane Zuazubiskar); Dokumental Onenaren Saria (300€): Min ezkutuak (Ane Garcia); Argazki Onenaren Saria (filmatzeko materiala 1500€ko balioa duena): Erroak (Ane Zuazubiskar); Ikusleen Saria (100€): Stendhal (Egoitz D. Ibargoitia).

Sail Ofizialean, Huhezinema Saria (200€): Finalista guztiek jaso dute kopuru hau; Goiena Saria (Euskarazko film onenari, 1000€): Zain (Pello Gutierrez). Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin dio Asfixia (Leire Egaña) film laburrari, Goiena Sarian; Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia, 400€): Minutuak (Mikel Uralde Arrue); Ikusleen Saria (300€): Minutuak (Mikel Uralde Arrue); Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra, 700€): Mugak hautsiz (Asier Toledo, Xabier Martin); eta Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin dio Mundukide Sarian Un agujero en el muro film laburrari.

Iratxe Fresneda, Natxo Rodriguez eta Izaskun Arandia izan dira epaimahaikideak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies