IKUS-ENTZUN

“Horror Online Art” jaialdia, aste honetan Iruñean

Nafarroako Zinema Fantastikoaren eta Beldurrezkoaren Jaialdiak bere bederatzigarren edizioa antolatu du Iruñean, urriaren 28 eta 30ean. Pandemiak ekarritako egoera dela eta, formatu txikiago batekin ondu da aurtengo edizioa.

Jaialdiak oso garrantzi handia izan duten bi sortzaile omenduko ditu aurten: Peter Bogdanovich eta Dario Argento. Zuzendari horien lanak pantailaratuko dituzte, eta Miguel Suarez de Cerro jaialdiko zuzendariak aurkeztuko ditu.

Hala, urriaren 28an, Iturramako Civivoxean, 19:00etan, Targets (Peter Bagdanovich. 1968) filma pantailaratuko dute. Genero honetako zinemaren inguruko gogoeta nagusietako bat da, gaur egun. Zuzendaria bera eta Boris Karloff dira protagonista. Azken hori Byron Orlock da filmean, hots, beldurrezko zineman diharduen aktore bat, gainbehera etorria. Hiria izuturik daukan frankotiratzaile arriskutsuari egin beharko dio aurre.

Hurrengo saioa, urriaren 30ean izango da. Dario Argento zuzendariaren Profondo Rosso lana ikusteko aukera egongo da. Dario Argentoren lan dotorea da hori, Sitgesko Zinemaldian saritua izan zena. Krimen-kate batean harrapaturiko musikariaren istorioa kontatzen du. Hori guztia, Argentoren estilo bereziarekin sortua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button