BERTSOTAN

“BertsoZalea” aldizkariaren azken alea kalean da

Abenduko BertsoZalea paperezko berripapera kalean duzue, eta  “aurtengo zein datorren urteko egitasmoak” ditu protagonista 169. zenbakiak.

Normala denez, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalari begira jarri da alea. Abenduaren 19an izango da finala, Ilunben, 17:00etan hasita. Eta bertan zortzi bertsolari: Agin Laburu (Astigarraga, 1985), Alaia Martin (Oiartzun, 1987), Arkaitz Oiartzabal (Oiartzun, 1985), Beñat Gaztelumendi (Donostia, 1987), Iñaki Apalategi (Beasain, 1982), Jon Maia (Urretxu, 1972), Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, 1991) eta Unai Agirre (Hernani, 1975).

Bertsotruk ekimeneko desafioez ere irakur daiteke berton. Zortzi Puntutan ekimena ere abiatu berri da Bizkaian, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ere antolatzen hasita dago.

Horretaz eta beste hainbat kontu abenduko BertsoZalea alean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button