LITERATURA

Bolo-bolo dabiltzan galderak eta erantzun-bideak

Agustin Arrieta Urtizbereak Gaueko eztabaidak (Erein) izeneko lana publikatu du. Egileak 2008an argitaratu zuen lehen fikzio-liburua, Istripuak izeneko ipuin-bilduma. 2015ean argitaratu zuen bigarrena, Irlak eta beste kontakizun batzuk izenburuarekin.

Egunotan aurkeztu duen lanaren korapiloa honakoa duzue: Kongresu batera joan diren lau gaztek elkar ezagutu dute herri txiki batean. Egunez kongresuko hitzaldiak entzun eta gero, gauero pizten da mahai baten inguruan haien arteko solasaldia. Iritzi eta uste ezberdinak badituzte ere, errespetu osoz eta nork berea defendatuz, gai eta auzi askori buruz eztabaidatzen dute. Gaueko Eztabaidak dira.
Egia, zientzia, erlijioa, maitasuna, sexu-generoa, artea, fikzioa, balioak edo zoriontasuna dituzte, besteak beste, eztabaidagai. Azken buruan, gu guztioi interesatzen zaizkigun eta bolo-bolo dabiltzan galderak eta erantzun-bideak jartzen dira mahai gainean.

Gaien gaineko iritziak eta abar kateatuz eta txandakatuz eratu da elkarrizketa formatuko testu hau. “Elkarrizketaren ahalmenak erakutsiz, nork berea adierazteko eta bestearena entzuteko gonbita egiten zaigu liburu honetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button