BESTELAKOAK

Horn Of The Rhino taldeak Donostian joko du

Horn Of The Rhino metal talde bilbotarrak Donostiako Le Bukowski klubean joko du larunbatean, 20:00etatik aurrera. Hirukoteak Summoning Deliverance izenburuko lana aurkeztuko du.

Doom, death, hard rocka eta stoner estiloetako erritmo pisutsuak biltzen dituen lan bikain hori Doomentia diskoetxe txekiarrak argitaratu du.

Sergio Robles (baxua), Julen Gil (bateria) eta Javier Gálvez (gitarra eta ahotsa) musikariek osatzen dute taldea, eta Bolt Thrower, Soundgarden, Wino, Dark Angel edo Autopsy taldeetatik edaten dute.

Taldea 2004an eratu zen, eta Summoning Deliverance bilbotarren laugarren lana da. Aurretik ondoko diskoak argitaratu zituzten: Breed The Chosen One (7th Gate, 2007), Dead Throne Monarch (Arctic Music, 2008), Weight Of Coronation (Doomentia, 2010) eta Grengus (Doomentia, 2012).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button