MUSIKA

Hondarribiko “FederArte Bikingo Eguna” jaialdiaren barruan hainbat kontzertu

Igandean, urriak 25, Hondarribiko Kasino Zaharrean, 18:00etan hasita, Indian Feathers, Ezpalak eta Matilda musika taldeen kontzertuak izango dira FederArte Bikingo Eguna Jaialdiaren barruan, eta Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituaren bultzadaz.

Indian Feathers taldeko kideek unibertsitatean ezagutu zuten elkar eta 2014an debutatu zuten. Areto mitikoetan, taberna eta gaztetxeetan, Fnac-en, Kutxa Kultur-en eta beste leku askotan jo dute, bai akustikoan eta bai elektrikoan. Indie punk gisa definitzen du bere burua talde honek.

Matilda, Maria Amolategik eta Victor Sanchezek sortutako musika talde bat da. Beraien abestietan pop, r&b eta rock musikaren eragina antzeman daiteke.

Azkenik, Ezpalak taldea 2019an sortu zen, eta Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Passepartout-eko Xabi Arrietak osatua dago. Fuzz soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahasten dira jada kalean dagoen bederatzi abestiko Ezpalak diskoan.

Musika taldeen informazio osoa, eta abar, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu