MUSIKA

Reggae, reggae, reggae

Bihar, uztailak 14, Armintzako Txapel Reggae Jaialdiaren 22. edizioa egingo dute. Erritmo tropikalak maite dituzten jarraitzaileentzat ezinbesteko hitzordua da Armintzakoa. Izan ere, bertako eta atzerriko izenekin osaturiko kartel sendoa atondu dute aurten antolatzaileek.

Hala, 21:30etik aurrera zortzi reggae talde izango dira oholtzan. Atzerritarrei dagokienez, Jamaikako Skarra Mucci musikariak Frantziako Heartical Sound taldearen laguntzarekin joko du eta Vibronics ingelesak Jah Marnyah-rekin.

Bestalde, euskal ordezkaritza ere zabala izango da: Orabai Perkusioa, Thunder Clap Sound System, Chalwa Band & King Konsul eta Itziarren Semeak.

Kontzertuez gain, beste hainbat kontu ere izango dira jaialdiak Karmengo jaiekin bat egingo baitu. Goizean 11:00etan skate txapelketa izango da; 12:30ean kalejira Orabai perkusio taldearekin; 13;00etan rasta-poteoa; 18:00etan zirku tailerra, eta 20:00etan sardina jana txosnetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button