ESZENA

"Txotxongilo Egunak" Hendaian

Hendaiako Txotxongilo Egunak ekimenean bederatzi lan ikusiko dira, guztiak euskaraz eta eskolako haurrei zuzendurik egongo dira.
Azaroaren 21ean hasiko da jaialdia eta lehen gun horretan, El Tenderete taldeak Hamaika gatazka deituriko lana eskainiko du. Agerdaldiko protagonistak, Puño eta Letra latorrizko latan bizi dira eta borroka gogorra izango dute etsai maltzurraren kontra.
Gorakada taldearen Cyrano antzezlana 22an eta 23an taularatuko da. Lan honetan Cyranoren ezinezko maitasun istorioa kontatzen da. Istorio poetiko honek askatasun aldarria ere egiten du, handi eta txikien bihotzak hunkituz.

Hirugarren saioa Elirale konpainiak burutuko du 24an eta ikuslego guztiari irekia izango den saio horretan Lodrikoko pieza eszenaratuko da.
Txotxongilo konpainiak 25ean eta 26an ama eskolako haurrentzat eszenaratuko duen Erreka Mari obrarekin amaituko dira ekitaldiak. Agerraldia euskal mitologiaren pertsonai bati lotua dago, Lamiari alegia.

Artez Blaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button