Bilboko Dock gunean paratu du Pi Ortiz artista bilbotarrak bere erakusketa berria: “Ilustrazia eta Komikia”.
Ortizek Kisses edo Femmes Fatales serietako lanak paratu ditu Dock aretoan. Horretaz gainera, berak eginiko zenbait komiki ere izango dira irakurgai. Artistaren hitzetan, “beharbada azken urteetan egin dudan erakusketa handiena da”.
Horrekin batera, hil honen amaieran Kisses/Besos/Musuak liburuaren bigarren atala argitaratuko du, Siarte argitaratzailearen bidez: “… Beti daude gure existentzia hondatu nahi duten izorratzaileak, nor musukatu dezakegu esaten digutenak, nola musukatu behar dugun edo zein banderapen egin behar dugun. Eta guk berriro oihukatzen dugu gauza bera: edozein musu edozein banderapean!!! Musu gehiago eta bost kontinenteetako bandera, musuaren inguruko hainbat autorek idatzitako aipuekin jantzita, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz idatziak“.
Informazio gehiago: piortiz.blogspot.com.es.
