MUSIKA

“Txapel Reggae” jaialdiak 25 urte beteko ditu aurten

Txapel Reggae Armintzako ska eta reggae jaialdia uztailaren 18an egingo da; aurten, gainera, 25. urteurrena ospatuko dute. Horretarako, erritmo tropikalekin jositako kartel interesgarri bezain oparoa ondu dute antolatzaileek.

Bada, aurtengo kartelaren goiko aldean, gailurrean,Gappy Ranks agertzen da; britainiarra Bartzelonako The Blackstaliners Band taldearekin batera arituko da. Jacob Lee Williams (1983) musikaria dago Gappy Branks ezizenaren atzean. Dominikar jatorriko jamaikarra da, Britainia Handian bizi da aspalditik. Dancehall musikaria da, eta gaur arte, dozena erdi disko argitaratu ditu, berriena Generation (2015). Musikaria ez ezik, ekoizlea ere bada, eta makina bat artistarekin aritu da.

Kartelaren bigarren postuan, berriz, The Producers Sound agertzen dira, jatorri ezberdinerako musikari-ekoizleak biltzen dituen egitasmoa: Roberto Sanchez, Don Fe eta Price Hom.

Talde eta artisten zerrenda hauexekin osatzen da: Gregtown (Madridl), Gobeo Bay (Euskal Herria), Chalart 58 (Bartzelona) eta Mg Banda (Euskal Herria). Horiekin batera, Batukale Batukada ere izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button