MUSIKA

“Aiko Txistuka” musika eta dantza tradizionalaren ikuskizuna

BilbaoMusikak antolatuta, Sabin Bikandi (Udal Txistularien Bandakidea eta Aiko Taldeko kidea) eta Patxi Laborda (Aikokidea eta Udal Musika Eskolako dantza irakaslea), Idoia Kareagarekin (Bigarren txistua), Gorka Zabaletarekin (silbotea) eta Asier Garcia perkusio-atabal jolearekin batera igoko dira Euskaldunako eszenatokira, gaur,  20:00etan, Aiko Txistuka  musika eta dantza tradizionalaren ikuskizuna egitera.

Lan hau, musika eta dantza tradizionalean oinarritzen den ikuskizun original bat da. Bertan Aikok, txistuaren banda tradizionalera moldatutako eta dantzarekin lotura duten zenbait doinu eskainiko ditu.

Aiko Taldea musika eta dantza tradizionalaren maisuek osatzen duten taldea da eta dantzaldi eta erromerietan jotzeaz gain,  ikastaro eta tailerrak ere eskaintzen dituzte Dantzaldi Ibiltaria programa didaktikoaren barruan.
Ekimen honek, era errazean eta jende guztiarentzat egokitutako dantza ikastaroak eskaintzen ditu herrietan zehar. Taldean, Patxi Laborda, dantzako maisu eta koreografoa dago. Zenbait dantza eta antzerki lanen gidoilari eta zuzendaria izan da, hainbat dantzen berreskurapen eta egokitzapen lan ere egin ditu. Berarekin, Udal Txistularien Bandakidea den Sabin Bikandi egongo da, eta goian aipaturiko beste partaideak ere bai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button