LITERATURA

“Boga Boga” nobela Itxaro Bordaren azken lana

Itxaro Bordaren Boga Boga (Susa) nobela berriak Amaia Ezpeldoi detektibearen bosgarren abentura kontatzen du. Gaur bertan, goizeko 11:30ean eta Donostiako Udal Liburutegiko sotoan egin dira lan honen  gaineko aurkezpena.

Amaia Ezpeldoi gure literaturako pertsonaia berezietako bat da. Detektibe honen bosgarren nobela dakar orain Itxaro Bordak, ezustekoz betetako kontakizun bizigarria.

Susa argitaletxetik helarazi digutenaren arabera, “Baionan zabor biltzaile lanetan jarduteaz gainera, aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da Amaia Ezpeldoi. Badira hogeita bost urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkenekoz ikusi zutela, Santizpiritu zubian, 1985eko Baionako festetan. Alabaina, Janaren anaia Danielek esan du, bilatu duela leku guztietan, mundu osoa aspertu duela galdezka eta ez duela aztarnarik kausitu.
Bost neska adiskide eta alegeraren laguntzari esker, aferaren muinera gerturatzen hasiko da Amaia Ezpeldoi detektibea, eta pixkanaka konturatuko da nor zen Jana Elgebeltz: klandestinitatean engaiatutako ekintzailea”.

Amaia Ezpeldoi detektibearen nobelak hauek dira: Bakean ützi arte (1994), Bizi nizano munduan (1996), Amorezko pena baño (1996), Jalgi hadi plazara (2007) eta orain, Boga boga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button