BESTELAKOAK

Hiru idazle, erronka bat: geroa

Maiatzaren 16an, asteartean, Geroa hemen solas-zikloaren bigarren emanaldia antolatu du EIEk,  19:00etan, Bilboko BBK Kuna espazioan. Sarrera doakoa da.

Okasio horretan, hausnarketa eta berba Katixa Agirre, Andoni Egaña eta Sustrai Colinaren eskuetan izango da. Horretarako, Inteligentziaren artifizioak lelopean adimen artifizialaren inguruan hitz egingo dute idazleek.

Geroa zer? Etorkizuna, maiz, apokalipsiaren edota katastroferik handienen sinonimoa da. Hausnarketa eta, batez ere, berba egitea falta zaigu. Besteek pentsatu dutena entzun, bestelako mezuak jaso, patxadaz eta lasaitasunez. Idazleek asko dute esateko, gizartearen begiraleak badirelako, badutelako gertatzen direnei begiratzeko bestelako moduak.

2023an Lau hitzaldi antolatu dituzte, urtaro bakoitzeko bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button