IKUS-ENTZUN

“Hiroshima Mon Amour” eta “Shanghai Express” klasikoak, Azkuna Zentroan

Gaur, bi film klasiko ikusteko aukera izango da Azkuna Zentroan, 17:30etik aurrera: Alain Resnais zinegile frantziarrak 1959an zuzendutako Hiroshima Mon Amour, eta Josef von Sternberg zuzendari estatubatuarrak 1932an filmatutako Shanghai Express.

Resnaisek 14 urterekin filmatu zuen bere lehen lan laburra, baina Bigarren Mundu Guda amaitu zenean hasi zen profesionalki jarduten, dokumental-egile gehienbat. Arteari eta bereziki pinturari buruzko dokumental azpimarragarriak egin zituen; Van Gogh pintorearen gainean egindako lanak oso entzutetsuak dira. Gero, Nouvelle Vague zine-mugimendu modernoko partaide izan zen.

Azkuna Zentroaren arabera, hauxe da Hiroshima Mon Amour filmaren sinopsia:Hiroshiman pelikula bat filmatu ondoren, Frantziako neska aktore batek azken gaua du hotel batean, japoniar gizon batekin. Ezezagunak dira elkarrekiko, baina gau bakar bateko abentura laburra izan zitekeena idilio bete bihurtuko da, Frantzian urte batzuk lehenago bizi izandako ezinezko maitasun bat gogora ekarriko diona”.

Austrian jaioa, baina nazionalitatez estatubatuarra, Josef von Sternberg zine modernoaren aitzindarietako bat izan zen, bai eta Marlene Dietrich aktore mitikoa deskubritu zuen zinegilea. Shanghai Express filmeko antzezle nagusia, hain zuzen, Dietrich da. Filmak hauxe kontatzen du: “Donald Harvey kapitainak utzi zuenetik, Lily izen ona bereganatzen ari da abenturazale ospetsu gisa. Nolanahi ere, egoera egiaz korapilatuko da bi maitale ohiek Shanghaira doan trenean elkarrekin topo egiten dutenean. Hainbat herrialde eta ezaugarritako bidaiariz osatutako talde batekin partekatuko dute bidaia, eta haien artean Lilyk baztertutako merkatari zinez susmagarri bat badoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button