ARTEA

Hiroaki Umedak dantza garaikidea eta ikus-entzunezkoa uztartuko ditu Bilbon

Ondo zaindutako ikusizko grafismo batean oinarriturik, Hiroaki Umeda japoniarraren idazkera koreografikoak indarkeria eta lasaitasuna txandakatzen ditu mugimenduan. Bere estetika materia elektronikoaren eta zenbakizkoaren erdigunean kokatzen da.

Lanpetuta dabil artista japoniarra Bilbora egin duen bisita honetan. Hala, herenegu Eszenatokian idazteko modua: Gorputza + Ordenagailuan hasi eta gaur bukatuko den Eszenatokian idazteko modua: Gorputza + Ordenagailua izeneko workshop-a gidatzen ari da.

Era berean, bihar Gutun Zuria II. jaialdia inauguratuko du 22:00etan -ko Erdiko Plazan. Horretarako, dantza eta ikus-entzunezkoen programa bat sortu du bi piezatan: bata, Montevideoaki bideo-dantza da; bestea, While going to a condition solo-a.

Azkenik, etzi, Adapting for Distortion obra antzeztuko du. Zinearen eta artean oinarritzen da, eta garapen informatiko berrienak ditu sostengutzat. Denboraren desitxuraketa eta mugimenduaren nahiz ibilgetasunaren asaldura dira pieza honen ardatza. Gainera, ikusizko efektuez baliatzen da "dantzaren errepresentazio eremua handitu eta ikusizko autematearen rolari itauntzeko".

hó-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button