MUSIKA

Hiriko Soinuak lehiaketak marka guztiak hautsi ditu

Hiriko Soinuak lehiaketak marka guztiak hautsi ditu

Barakaldoko Udalak sustatutako Hiriko Soinuak lehiaketan 141 artistak eman du izena, aurreko urteko zenbakiak gaindituz.

Izena eman duten 141 proposamenak sari nagusirako hautagai izango dira, baina horietatik 36k Barakaldoko proposamenik onena izateko aukera dute, 33k euskarazko proiekturik onena izateko baldintzak betetzen dituzte, eta 9k Berdintasun saria jasotzeko aukera izango dute.

Orain epaimahai profesional batek (Eneritz Furyak artistak, Jon Asier Zubelzuk (Gaua Estudioko soinu teknikari titularra), Nerea Canterok (Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotzia) eta Gotzon Uribek (Bilboko Kafe Antzokiko programatzaile eta sustatzailea)) erabakiko du zein artista igaroko diren finalera. Kategoria nagusiko, Barakaldoko talderik onenaren kategoriako eta Berdintasun kategoriako bederatzi proposamen finalistek zuzenean joko dute irailaren 24an Barakaldoko San Bizente parkean egingo den finalean.

Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 21ean eta 22an arituko dira Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuak festibalean, Los Enemigos (ostirala 21) eta Ilegales (larunbata 22) taldeekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button