BERTSOTAN

Leioako Bertsolari Gaztetxoen Eguna 2011

Algortako Bertsolari Eskola eta Leioako Hezkuntza Sailaren arteko lanari esker, aurten, hirugarrengoz antolatuko da Leioako Bertsolari Gaztetxoen Eguna. Maiatzaren 25ean egingo da ekimena, Kultur Leioan, 10:00etatik aurrera.

Urtean zehar, bertsolaritza ikasi duten ikasleak Kultur Leioa Aretoan batuko dituzte eta urtean zehar ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute.
Parte hartuko duten eskolak Txomin Aresti, Altzaga, San Bartolomé, Artatza eta Lamiako izango dira.
Hauekin batera Iñaki Viñaspre, Ibon Ajuria eta Iratxe Ibarra bertsolariak ere arituko dira.

Egunaren egitarauaren barruan denetarik egongo da. Hasierako aurkezpenaren ostean bertsolarien agurra etorriko da. Bertso antzerkia egongo da geroago, eta honen ostean ikasleen bertsoak, bertso jolasak eta bertso saioak biribilduko dute eguna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button