MUSIKA

“Hiriko Soinuak” lehiaketak izena emateko epea berriz zabaldu du

Joan den martxoan, Covid-19aren ondorioz, Barakaldoko Udalak atzeratu egin zuen Hiriko Soinuak banda eta bakarlarien lehiaketaren finala. Beste horrenbeste gertatu zen maiatzaren 9an Barakaldoko Herriko plazan ospatzekoa zen El Drogas eta artista irabazleen doako jaialdiarekin. Hortaz, Hiriko Soinuak lehiaketak urriaren 10etik 20ra bitartean irekiko du berriz izena emateko epea (www.barakaldo.eus webgunean eskuragarri dagoen inskripzio-fitxa duzue horretarako), eta talde irabazleetatik bik azaroaren 7an El Drogasekin batera Barakaldo Antzokian joko dute.

Hiriko Soinuak lehiaketaren bigarren edizio honetako lau kategorietako irabazleak epaimahai profesionalak aukeratuko ditu zuzenean, finalik gabe alegia, eta urriaren 27an emango ditu ezagutzera. Hala ere, sari nagusia mantenduko dute: lau irabazleentzat Gaua Producciones estudioetan diskoak eta singleak grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
Eta sari nagusiaren irabazleak eta Barakaldoko artistarik onenak El Drogasekin batera jotzeko aukerari eutsiko diote. Beraz, El Drogasek eta Hiriko Soinuak lehiaketaren bigarren edizioko irabazleetako bik azaroaren 7an joko dute Barakaldo Antzokian.

Gonbidapenak urriaren 14tik aurrera erreserbatu ahal dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button