ESZENA

“Café Bar Bilbao” Antzerki Laburreko sariak jakinarazi dituzte

Gaur goizean jakinarazi dituzte Café Bar Bilbao Antzerki Laburreko sarietan aurkeztu diren lanik onenak zeintzuk izan diren. Sari hauen helburutako bat, dramaturgo berriak idaztera bultzatzea da. Aurtengo edizioan 29 gidoi jaso dira (21 gaztelaniaz eta 8 euskaraz).

Saridunak honakoak izan dira: Zure Sotoko Ardoa (Bertol Arrieta Kortajarena) eta Deus Ex Twingo edo maitasunaren komenentziak (Mikel Fernandino Hernandez). Gaztelaniazko lan irabazlea Marieta Díaz de Toledoren La tela de araña izan da.

Bertol Arrieta Kortajarena (Zarautz, 1975) gidoigintzan ere aritua, baina narraziogintza izan da bere jarduera nagusia orain arte. Bi ipuin-libururen egilea da: Txikira beti hordago! (Erein, 2004), eta Alter ero (Susa, 2012). Helduentzako bere lehen nobela Gezurra berdaderoa (Elkar) izan da. Zure sotoko ardoa du lehen antzezlana.

Mikel Fernandino Hernandez (1984 Lasarte-Oria) Bartzelonan bizi den euskal antzerkigile, musikari, titiritero eta antropologoa da. Anodino teatroa konpainiarekin hainbat titulu estreinatu ditu. Títeres desde abajo konpainiako eta Pepe Otal txotxongilo etxeko kidea da. Euskaraz, gaztelaniaz zein katalanez idatzi ohi ditu bere antzezlanak. Café Bar Bilbao saria jasotzen duen bigarren aldia da.

Marieta Diaz de Toledok (Bilbo) narrazio laburrak, poemak eta beste idatzi ditu. La Espiral liburuan bilduta ditu bere lan esanguratsuenak. Diamantes de Ciudad izan da bere lehen eleberria.

Euskarazko gidoi irabazleak, Tartean Teatroaren laguntzarekin irakurketa dramatizatua formatuarekin eszenaratuko da Bilboko Lautan Hiru jaialdian. Bilboko Pabellon 6 aretoko Antzerki Arineko jardunaldietan parte hartzeko produkziorako laguntza ere jasoko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button