IKUS-ENTZUN

Mundu osoko filmak Donostiako Beldurrezko Astean

Aurtengo Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astea urriaren 29tik azaroaren 4ra bitarte egingo dute. Hain zuzen ere, atzo jaialdiaren kartela eta egitarauaren aurrerapena aurkeztu zuten.

Beldurrezko astearen kartelean Manuela Velles aktore madrildarra agertzen da. Caótica Ana (2007) eta Secuestrados (2010) filmetan parte hartu du, besteak beste.

Programazioari dagokionez, beldurrezko astean Europako, Ameriketako eta Ekialdeko zinea ikusi ahal izango da; hala nola, Juan de los muertos (España-Cuba, 2011), Alejandro Brugues; The Orphan Killer (AEB, 2011), Matt Farnsworth; Sint (Holanda, 2010), Dick Maas; eta Karate-Robo Zaborgar / Denjin Zabôgâ: Gekijô-ban (Japonia, 2011), Noboru Iguchi.

Horiez gaiz, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ohikoak diren zinemagileen azken lanak ere ikusi ahal izango dira; tartean, Lucky McKee estatubatuarrarena edo Noboru Iguchi japonirrarena. Lehenengoak The Woman filma ekarriko du. Abokatu batek zibilizaziotik at bizi den emakume basati bat ezagutuko du. Gertaera horrek arriskuan jarriko ditu abokatua eta bere familia. Izan ere, emakumea gehiago ezagutu heinean ohartuko da, “batzuetan deabruak aurpegi atsegina daukala”.

Bestetik, Noboru Iguchiren Tomie Unlimited / Tomie: Anrimiteddo filma proiektatuko dute. Pelikulak bi ahizparen bizitza kontatzen duen manga istorio baten egokitzapena da.

Zine programazioaz gain, komikiek, erakusketek eta liburuek, besteak beste, euren tokia ere izango dute.

Egitarauaren informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button