ARTEA

Otsoen gainean ibiltzen

Walking On Wolves izenburuko erakusketa paratu du Dennis Adams artistak Iruñeako Moises Perez de Albeniz galerian.

Iowako artista hau oso ezaguna da egiten dituen interbentzio publikoengatik. Bere instalazioetan memoria kolektiboa, diseinuaren kontrola, eta arkitekturaren eta espazio publikoaren erabilpena bezalako gaiak tratatzen dira. Bere proiektu publikoak Austria, Kanada, Danimarka, Ingalaterra, Frantzia, Alemania, Irlanda, Israel, Espainia, Suitza eta AEBetan paratu ditu. Ambereseko Museum van Hedengdaagse Kunst eta Houstoneko Contemporary Art Museum aretoetan bere obraren gaineko atzera begirakoak egin dira.

Irakasle gisan ere hainbat tokitan aritu izan da: Parsons School of Design (Nueva York), Ecole Nationale Superieure des Beaux-Arts (Paris), Rijksakademie van Beeldende Kunsten, (Amsterdam), Akademie der Bildenden Künste (Munich). Nueva Yorkeko Cooper Union delakoan irakasle da gaur egun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button