MUSIKA

Bilboko Aste Nagusian 100 musika emanaldi

Igor Yebra dantzariak ekarriko du Aste Nagusiko ekitaldi garrantzitsuena. Nazioarteko ospea duen bilbotar honek Zorba el griego suitea dantzatuko du. Lithuanian National Opera and Ballet Theatre-ren laguntzarekin eta Mikis Theodorakis musikariarekin, aipaturiko suitea Abandoibarrako eszenatokira joango da.

Beste aldetik Bilboko gauak musikaz bustita izango dira. "Estilo aniztasuna, kontzertu eta artisten kalitate handia izango dira ekimen honen ardatza" esan du Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Saileko Zinegotziak, Isabel Sánchez Roblesek.

Eszenatoki guztietan egongo dira lehen mailako musikariak: Marta Sanchez, Loquillo, Kate Ryan, Bebe, Los suaves, Obus, Danza Invisible, Electric Light Orchestra, El Consorcio, La Guardia, Sole Gimenez, Oskorri, Doctor Deseo eta Mikel Urdangarin izango dira parte hartzaile entzutetsuenak.

Munduen musika entzuteko parada ere izango da Bilboko Plaza Barrira hurbilduz gero. Hala XIX. Bilbao Reggae Splash, Kamel, El-Harrachi, Oskorri, Laina Perez, Altan, Fernando de la Morena, Xarnege edota Captain Mercier bezalako taldeek euren proposamen musikalak haizatuko dituzte.

Musika klasikoa, bilbainadak eta habanerak ere ez dira faltako Bilboko gau musikal hauetan.
Non, zer eta noiz jakin nahi baduzue hemen begiratu ahal duzue.

Nontzeberri

Show More

Related Articles

Back to top button