ESZENA

Markeliñe taldearen ikuskizun berriaren estreinaldia Zornotzan

Markeliñe antzerki konpainiaren familientzako ikuskizun berriaren estreinaldia izango da Zornotza Aretoan hurrengo hileetarako atondu den programazioaren barruan.

Hareazko Ipuinak izenburua duen familientzako antzezlana gustu eta adin guztietako publikoarentzat programatu den eskaintzaren lanetako bat da. Birritan eszenaratuko dute lana: ostiralean, urtarrilak 20, gaztelaniaz, 21:00etan eta larunbatean, urtarrilak 21, euskaraz, 18:00etan.

Testu honetan aita baten gogo aldartean barruko bidaia kontatzen da. Bere beldurra eta obsesioa, alabak, sendatzearekin batera, haurtzaroa ez galtzearena da. Alabak mina du, minbizia. Kezkak, beldurrak, barreak… samina. Itsasoaren mugagabetasuna lau hormaren artean.

Gaur aurkeztu duten datozen hilabeteetarako programazioaren barruan denetarik egonda beste aldetik. Eta hala, tokia izango dute, baita ere, musikak, dantzak, antzerkiak, familientzako ikuskizunek, zineak, eta abarrek.

Hala, eta programaturiko ekimen batzuk aipatzearren, Jabier Muguruza musikariak Bikote bat bere azken lana aurkeztuko du otsailean; 2010ean Antzerti Sari Nazionala jaso zuen La Zaranda taldeak Nadie lo quiere creer lana taularatuko du maiatzean; emakumeek egindako film laburren bilduma proiektatuko da martxoan; Udaberriko Kontzertua ere zornotzarren kultura gune honetan eskainiko dute herriko Zoroak, Zornoza eta Abes-Kimu abesbatzek, eta udalerriko musika eskaintza biribilduz, The California Honeydrops amerikarren kontzertua izango da Zelaieta Zentroko Kontzertu Gelan, Jazz-Blues zirkuituaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button