LITERATURA

Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Saria 2022

Sari honetara haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahalko dira. Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak. Obrak aurkezteko epea  maiatzaren 6an, ostiralean, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna ekainaren 30a izango da. Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, eta lan hori Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz.

Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean. Egileek nahi beste lan aurkez ditzakete. Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte (bakarrik kontuan hartuko dira barneko orrialdeak). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).
Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira, eta lanarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da datu pertsonalekin. Helbide honetara bidaliko dira: Etxepare Saria, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).

Lehiaketan parte hartzen dutenek albumaren maketa aurkeztu beharko dute. Lanak www.etxeparesaria.eus webgunearen bitartez aurkeztuko dira, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Aholkatzen da fitxategiek 20 mega baino gehiago ez izatea. Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete posta arrunt bidez epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.

Etxepare saria Nafarroako 22 toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, antolatzen dute.

Lehiaketarekin lotutako jakingarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button