EUSKARA XEDE

Haurrei zuzendutako aisialdiko jarduerak euskaraz, “Euskaraz KiLiKa”

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, eta Dindaia Fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute haurrei zuzendutako aisialdiko jarduerak euskaraz eskaintzeko. Horrela, Euskarabidearen jarduera-ardatz estrategikoetako bati erantzuten zaio, hala nola haurren aisialdiren eremuan euskara sustatzea, Euskararen Plan Estrategikoetan jasota dauden bezala.

Aurreikusitako ekintzek, 60.000 euroko zuzkidurarekin, haur euskaldunei euskararen esperientzia ludikoa izan dezaten aukerak eskaintzera bideratuta daude, euskara ikasteko eskolako bizipenaz haratago. Izan ere, aisiaren esparruak hizkuntza ikasten laguntzen du, batez ere familia-hizkuntzatzat ez duten haurrei, hizkuntza horretan komunikatzeko erraztasuna eta arintasuna areagotzen laguntzen dielako eta haien erabilera-ohiturak indartzen dituelako.

Euskaraz KiLiKa Dindaia Fundazioak Nafarroako ikasleentzat garatutako proiektua da. Horretan, Internet bidezko talde-elkarrizketen eta euskarazko aurrez aurreko topaketen proposamen bat sartzen da, Foru Komunitateko haurrei aukera ematen diena eremu eta herri desberdinetako ikasleekin sarearen bidez elkarreragiteko.

Ekimen horrek hainbat helburu beteko ditu, hala nola pandemiaren ondoriozko hizkuntza-arrakala murriztea, euskarazko harremanak sortzen laguntzea, euskaraz hitz egiten den lurraldeetako haurrekin elkarreraginean laguntzea eta ahozkotasuna testuinguru ez-formal batean lantzea, hizkuntza horretan gozatzeko aukera eskaintzea, aisialdi ez-lehiakorra eta sortzailea bultzatzea, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzea hizkuntza-ohiturak indartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button