IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiak 2021ko Ohorezko Sariaren jabea jakinarazi du

Gaur Zinegoak jaialdiak bere 18. edizio honetako Ohorezko Sariduna nor izango den jakinarazi du: Sébastien Lifshitz. Zuzendari frantziarrak Bilbon jasoko du saria eta Petite Fille bere azken filmaren emanaldi berezi batean parte hartuko du.

Jaialdiak bere arrazoiak azaldu ditu sari hori ebasterakoan: “Lifshitzek gaitasun handia du kontakizun filmikoa modu organiko eta gizatiarrean eraikitzeko. Gainera, formatu dokumentalaren aldeko apustua egin du beti, gizartea eraldatzeko erreminta modura ulertzen duelako. Horregatik guztiagatik erabaki dugu Zinegoaken dugun saririk gorenena berari ematea”.

Lifshitzek sexu, identitate eta genero aniztasuna landu du bere ibilbide profesional oparoan, eta Zinegoaken hainbat aldiz parte hartu du, baita sariak jaso ere. Wild side lanarekin Film Onenaren Saria lortu zuen Zinegoakeko lehenengo edizioan, 2004an. Bambi filmarekin, ostera, Lesbianismo eta Generoa saria jaso zuen 2014. urtean, eta Les vies de Thérèse dokumental zoragarria 2016ko inaugurazio filma izan zen.

Jaialdiaren zuzendariak, Pau Guillenek, adierazi duenez, “zinegile frantziarrak giza esentziaren funtsezko gaiak lantzen ditu LGTBI+ errealitateak abiapuntutzat hartuta. Bere lan guztiek eraldatu eta aberasten gaituzte, eta gizartea hobetzea dute helburu”.

Otsailaren 28an, zuzendaria Bilbora etorriko da, Ohorezko Saria jasoko du, eta ostean bere azken lana pantailaratuko da: Petite Fille.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button