BERTSOTAN

Bertsolari gazteentzako “Abra Saria”

Abra Sariketarekin beste hitzordu bat izango dute bertsozaleok asteburu honetan. Hainbat txokotatik etorritako gazteek hartuko dute parte sariketa horretan. ALBEk antolatu du ekimena.

“Urteroko legez, ABRAko urek aukera emango diete Euskal Herriko sei bertsolari gazteri, bertso-itsasoan igeri eginda, olatu egokia hartu eta plazetaraino iristeko. ABRA SARIAren hamazazpigarren edizioa dugu honakoa, eta aurrekoetan bezalaxe, bertsolari gazteak izango dira protagonista”.

Gipuzkoatik, Nafarroatik, Bizkaitik, Arabatik eta Lapurditik joandako sei bertsolarik parte hartuko dute Abra Sariketaren XVII. edizioaren finalean, bihar, otsailak 9ko.
Bertsolari gazteok honakoak dituzue: Ander Ucelay (Artzentales), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Beñat Mujika (Donostia), Kerman Diaz (Urruña), Lurdes Ondaro (Munitibar) eta Mikel Lasarte (Barañain).

Epaileak Eneko Bidegain, Ainhoa Aizpurua, Martin Aramendi eta Joseba Santxo izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button